Iragan astean amaitu zuten Historias de Halloween pelikularen filmazioa. Gasteizen eta Arabako beste hainbat zonaldetan aritu dira grabatzen; Kexaako monumentu multzoan, besteak beste. Bertako estilo gotiko eta errenazentistako eraikinak baliatu dituzte Arimen Gauean girotutako filmaren kokapen moduan.
Kiko Prada da ikus-entzunezkoaren zuzendaria. Bere lehen filma luzea da, aurretik beste hainbat proiektutan aritu den arren, hori bai, ekoizle gisa.
Hala ere, ibilbide oparoko aktoreak jarri dira kamararen aurrean; Macarena Gomez, Christian Thomas eta Javier Botet, besteak beste.
Bere gurasoekin urbanizazio baten bizi den haur baten istorioa kontatzen du filmak. Umea 'ziria edo saria' egitera aterako da Arimen Gaueko arratsaldean, eta Gasteizen hirigunera iritsiko da.
Botet bereziki ezaguna da nazioarteko hainbat filmetan (REC, El último viaje del Dementer, Slender man, Mama...) agertu delako munstro zein mamuak hezur haragitzen, goitik behera makillatuta. Hala ere, pelikula honetan badirudi ez dela itxuraldatuta agertuko, antigoalekoen saltzaile baten papera egingo baitu.
Bere gurasoekin urbanizazio baten bizi den haur baten istorioa kontatzen du filmak. Umea 'ziria edo saria' egitera aterako da Arimen Gaueko arratsaldean, eta Gasteizen erdigunera iritsiko da. Bertan ezagutuko du Botetek antzeztutako pertsonaia, antigoalen dendan.
Estreinaldia urriaren 31n
Grabaketak amaituta, filmaren postprodukzioan sartuko dira orain, baina erlojupean aritu beharko dira edizio lanak egiten, filmak baduelako dagoeneko estreinaldi data jarrita: urriaren 31n plazaratuko dute, Arimen Gauean, hain zuzen.