Apirilaren 26tik 28ra bitartean izango dira Aiarako sanprudentzioak eta Udalak egitarau osoa zabaldu du jadanik. Aurreratu bezala, Aiara Dantza Taldea izango da pregoilaria eta Aitor Aspuru Etxegoiengo herritarra txupineroa. Euren eskutik abiatuko dituzte ospakizunak hileko 26an, 18:45ean.
Egun horretan protagonista gehiago izango dituzte jaiek, Akerbeltz erromeria famatua edota DJ Markelin, esaterako.
Larunbatean ohiko egitarauari (nagusien zein umeen ekintzak, txirrindularitza...) musika eskaintza zabala batuko zaio, Xaibor, Kaos Etiliko eta DJ Aiararen (Dardarako kidea) eskutik.
Igandean Emakumeen Eguna ospatuko dute, baina baita Etxaurren Ikastolako danborrada ere. Musikaren aldetik, Patxi Perezek urteroko dantza plaza arrakastatsua bideratuko du eta Castanha e Vinovel taldeak Okzitaniako doinuak eramango ditu Arespalditzara.
Egitaraua osorik honako hau izango da:
Apirilak 26, ostirala
18:45 // Pregoia Aiara Dantza Taldearen eskutik
19:00 // Txupinazoa. Aitor Aspuruk botako du
19:30 // Aiara Dantza Taldea
20:30 // Txaranga kalejira
23:00 // Akerbeltz taldea, jarraian DJ Markelin
Apirilak 27, larunbata
11:00 // Jesus Isasi Memoriala Txirrindularitza-lasterketa. Kadeteak lehiatuko dira
11:30-14:00 // Haurrentzako parkea
12:00 // Haurrentzako tailerra
12:00-13:00 // Bola-jaurtiketa Kexaan
13:00 // San Prudentzioren omenezko meza, Abesbatzak abestua
14:30 // Nagusien bazkaria Etxaurrengo Ikastolan, musikaz alaitua
16:00-18:00 // Haurrentzako parkea
18:00-20:00 // Bola-jaurtiketa Kexaan
19:00 // Xaibor
23:00 // Kaos Etilikoren kontzertua
01:00 // DJ Aiara
Apirilak 28, igandea
10:00 // Xake txapelketa
10:30 // Txistulari kalejira
11:00 // Eskualdeko produktuen azoka
12:00 // Danborrada Etxaurren Ikastolaren eskutik
12:30 // Zapiak margotzeko tailerra
12:30 // Emakumeen herri kirolen erakustaldia
17:00 // Artzikirol erakustaldia
19:00 // Patxi Perez
20:00 // Herri odolkia
20:30 // Castanha e Vinovel musika taldea