Familientzako kanpaldi librea antolatuko du Aiarateka elkarteak Lantenon maiatzean

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 25a, 07:00
Lantenoko Andra Mari Zuri baselizako zelaian izango da kanpaldia.

Maiatzaren 18an izango da kanpaldia eta gaua emango dute Andra Mari Zuri baselizako zelaian.

Aiarateka elkarteak proposamena zabaldu du maiatzaren 18an Lantenoko Andra Mari Zuri baselizako zelaietan familia arteko kanpaldia egiteko, gaua barne.

Antolatzaileek adierazi dute Aiarako populazioa oso sakabanatuta dagoela eta horrelako ekimenen bitartez elkartzeko aukera dutela familiek. Zehazki, Aiaratekak proposatuko du jolas kooperatiboak egitea, kamisetak margotzea eta gaubela. "Azken hori da arraskatatsuena", aipatu dutenez.

Plaza kopurua mugatua da, inskripzioen ordena jarraituko dute. Izena emateko kartelean dagoen QR kodea baliatu daiteke edo 688 783 667 telefono zenbakira deitu. Maiatzaren 10a izango da horretarako azken eguna.

Elkarteko bazkideek ez dute ezer ordaindu beharko. Ez direnak, aldiz, bost euro eman beharko dituzte. Adingabeek heldu baten laguntza izan beharko dute. Izan ere, ezagutza ez dute umeen artean soilik sustatu nahi, helduena ere bultzatu nahi dute.

Euria egiten badu atzeratuko dute

Aiaratekak ezinbesteko baldintzatzat jo du eguraldia egokia izatea egonaldiaz gozatzeko. Gauzak horrela, iragarpenak txarrak balira eta euria aurreikusiko balute, data atzeratuko lukete. Oraindik ez dute zehaztu noiz egingo luketen kasu horretan. Halaber, aurki zabalduko dute janariari lotutako informazioa ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide