Erretes Lantenoko jaien antolatzaileek ez dute ospakizunik egingo aurten

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 7a, 10:00

Parrillada izan ohi zen ekintzarik arrakastatsuena. / Aiaraldea.eus

Jai Batzordeko kideek adierazi dute ezinezkoa zaiela jaiak antolatzen jarraitzea, zenbait bizilagunek jarritako oztopoen eta zailtasun eta exijentzia administratiboen ondorioz.

Aurten ez dira egongo Erretes Lantenoko ohiko jaiak. Horrela adierazi dute antolatzaileek. Azaldu dute erabakia hartu behar izan dutela beste herritarrek jarritako oztopoengatik eta zailtasun administratiboengatik. Aiararrek erantsi dute baldintza horiek soilik eurei exijitzen zaizkiela eta horregatik amore eman dutela.

Halaber, Erretes Lantenoko Jai Batzordeak aldarrikatu du 2007tik ospakizun arrakastatsuak prestatu dituela 17 ediziotan (gogoratu beharra dago tartean pandemia ere egon zela). 

"Atzean geratu dira poztasun ugari, batzordeak egindako lan handia eta gazteen ilusio puxkatuak. Horrela jarraitzea merezi ez dutela pentsatzen dute gazteek eta Peregaña Igoera ere bertan behera geratu da", zabaldu dute.

Edonola ere, batzordeko kideek eskerrak eman dizkiete antolakuntzan lagundu dutenei, jaietan parte hartu eta gozatu dutenei eta, nola ez, herria bisitatu dutenei.

Parrillada jendetsua

Erretes Lantenoko jaiak hitzordu berezia bilakatu dira azken urteotan, eta Administrazio Batzarra ospakizunen ibilbidean txertatu da, jende ororentzako ekintzak antolatzen baitzituen. Bereziki ospetsua zen ehunka lagunentzako parrillada, baina baita gastronomia txapelketa, erromeria edota umeentzako ikuskizunak ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide