Aiarako EAJk mozioa aurkeztu du behin betiko su-etena eskatzeko Gazan

Erredakzioa 2024ko mai. 9a, 17:18

Aiarako EAJko taldea, artxibo irudi batean. / EAJ

Israelen zein Palestinan eraildako zibil guztiak gogoratu dituzte jeltzaleek eta aipua egin diote Ivan Illarramendi Saizar euskaldunaren senide eta lagunei.

Aiarako EAJk mozio bat erregistratu du Udalean, ekintza zehatzak eskatzeko Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan jazo berri diren gertaerei aurre egiteko, indarkeria gelditzeko eta giza eskubideekiko errespetua berrezartzeko.

Mozioak elkartasuna adierazi nahi die biktima guztiei, batez ere gatazka luze honen erdian bizia galdu duten 15.000 haur eta nerabe palestinarrei, baina gogoratu dituzte ere Hamasek hildako zibilak eta babesa adierazi diete Ivan Illarramendi Saizar euskaldunaren senide eta lagunei.

Mozioaren puntu nagusietako bat su-eten iraunkorra eskatzea eta Hamasek bahitu guztiak askatzea da. Giza eskubideen babesa bermatzeko Nazioarteko Justizia Auzitegiak emandako behin-behineko neurriak premiaz aplikatzearen garrantzia azpimarratu du Gentza Alamillo bozeramaile jeltzaleak.

Halaber, mozioak aldarrikatzen du herritarrentzako funtsezko laguntza humanitarioa berehala eta mugarik gabe egotea eskura Gazan, ura, elektrizitatea, elikagaiak eta sendagaiak barne. Ildo horretatik, Alamillok gogor salatu du gazatarrei ezarritako zigor kolektiboa, eta gerra-krimentzat eta gizateriaren aurkako krimentzat jo ditu, Gatazka Armatuen Legearen eta nazioarteko konbentzioen arabera.

Zisjordania ere presente

Zisjordanian egondako indarkeriaren gorakadagatik kezka adierazi ez ezik, nazioarteko komunitatearen eta Ekialde Hurbileko herrialdeen esku-hartzearen garrantzia ere azpimarratu du EAJk. Halaber, mozioak ongietorria ematen die euskal lurraldera iritsi diren Gazako herritar espainiar-palestinarrei, euskal erakundeei eskatuz pertsona horiek babesten eta haien eskubideak eta ongizatea bermatzen jarraitzea.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide