Edonola ere, iristeke daude oraindik ospakizunen osagai nagusiak. Hasteko, asteazkenean San Isidro Azoka egingo dute. Gainera, asteburuan izango da egitarauaren zati handiena, hemen ikus daitekenez. Tortilla txapelketa, mendi ibilaldia, Trail lasterketa, umeentzako ekintzak, herri bazkaria eta Puro Relajoren kontzertua egongo dira, besteak beste.
Argazkiak: Arespalditzako Administrazio Batzarra