Luiaondon izango da Euskadiko Bola Txapelketa larunbatean eta Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emitituko du

Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 21:22

Lekubatxe bolatoki klubeko kideak daude antolakuntzan sartuta. / Aiaraldea.eus

Proba zuzenean jarraitu ahalko da antolakuntzak frontoian jarriko duen pantaila erraldoiaren bidez zein Aiaraldea.eus atarian.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari HEMEN SINATUTA 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Luiaondok hartuko du Euskadiko Bola Txapelketa aurten. Ekainaren 15ean izango da zita, 8:00etatik aurrera, herriko bolatokian. Lekubatxe bolatoki klubeko kideak daude antolakuntzan sartuta, eta urtebete daramate zita esanguratsu horretarako prestatzen.

Aurreratu dutenez, bolatoki alboko frontoia atonduko dute. Barra jarriko dute bertan, eta baita partidak zuzenean ikusteko pantaila erraldoia ere. Izan ere, bolatokia berez nahiko txikia da, eta bertaratzen orori eskaini nahi diote partidez gozatzeko aukera.

Hain zuzen, Aiaraldea Komunikabideak grabatuko du txapelketa osoa, eta Internet bidez jarraitzeko aukera ere egongo da, Aiaraldea.eus atarian eta sare sozialen bidez.

56 jokalari, 19 Aiaraldekoak

56 jokalari arituko dira lehian larunbatean. 19 Bizkaitik eta Arabatik bertaratuko dira, eta 18 Gipuzkoatik. Nabarmendu dutenez, Arabako jokalari guztiak izango dira eskualdekoak:

Honakoa ez da Euskadiko Bolo Txapelketa Aiaraldean egiten den lehen aldia. 2016an, adibidez, Urduñan egin zen:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide