🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa komunikabideari HEMEN SINATUTA 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Aiarako EAJk oharra zabaldu zuen atzo adierazteko ardura sortzen diola Udalak oraindik aurtengo aurrekontuak onartu ez izanak. Gentza Alamillo jeltzaleen bozeramaileak nabarmendu du egoera ez ohikoa eta harrigarria dela.
Halaber, jeltzaleen aburuz, "onartutako aurrekonturik ez izatearen ondorioak oso larriak dira udalerriarentzat. Izan ere, kontu orokorrik gabe, ezin dira proiektu berriak, inbertsioak eta Aiarako bizilagunen eskaerei eraginkortasunez erantzuteko funtsezko beste behar batzuk gauzatu". Ondorioz, erronka horri premiaz erantzuteko eskatu dio Alamillok udal gobernu taldeari.
"EH Bildu eta Aiara Batuzen kudeaketa erabateko hondamendia dela erakusten ari da, eta Aiarako herritarrek kudeaketa eraginkorra eta arduratsua merezi dute, beren beharrak eta ongizatea lehenetsiko dituena, eta, helburu horretan, ustezko 'aldaketaren gobernua' ez da bere betebehar eta konpromisoei aurre egiten ari, oposizioan zeudenean agindu bezala", erantsi du Alamillok.
Aurrekontuen zirriborroa prest duela azaldu dute EH Bilduk eta Aiara Batuzek
Aiaraldea Komunikabidea harremanetan jarri da EH Bildu eta Aiara Batuzen udal gobernu taldearekin eta hauek ziurtatu dute prest dagoela aurrekontuen zirriborroa, baina udal idazkariak oniritzi teknikoa eman behar diola.
Halaber, udal arduradunek aipatu dute atzo bertan eman ziotela horren berri EAJri (oharra plazaratu ostean, dena den).
Udal gobernu taldearen asmoa bada zirriborroaren azken moldaketa teknikoak jaso ostean, oposizioaren esku uztea eta ahalik eta lasterren onartzea aurrekontuak, ekainean bertan, aukera egonez gero.