Euskadiko Bola Txapelketak giro aparta sortu du Luiaondon

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 16a, 16:00

Aiaraldeko jokalariek, gainera, emaitza oso onak lortu dituzte.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Lekubatxe bola klubak antolatutako Euskadiko Txapelketa oso arrakastatsua izan zen atzo. Tentsioa egon zen bolatokian, emaitzak oso estuak izan zirelako, baina adiskidetasuna izan zen nagusi.

Berez, Aiaraldeko bolariek maila aparta erakutsi zuten. Alberto Lopez eta Aitor Parrilla izan ziren lehenengo bi sailkatuak gizonezkoen artean eta Estrella Alonso eta Bea Isasi bigarren eta hirugarren geratu ziren emakumezkoen kategorian. Estrella Alonsok berdinketa lortu zuen puntuetan txapeldunarekin, Josune Sarrionandiarekin, eta berdintasun egoera hori apurtzeko bi jaurtiketa txanda egin behar izan zituzten, lehenengoan puntu kopuru bera eskuratu baitzuten. Dudarik gabe, jaurtiketa horietan sortu zen eguerdiko zirrara unerik biziena.

Bestalde, giroa aparta izan zen. Lekubatxek pantaila erraldoia prestatu zuen frontoian zuzeneko emisioa egiteko, jokalari oro ez baitziren sartzen bolatokian aldi berean. Horrez gain, mokadu aparta prestatu zuten aiararrek eta gero, gainera, Oleta jatetxean bazkaldu zuten guztien, sariak banatzeko.

Aiaraldea Komunikabidean zuzenean emititu zituen jaurtiketa guztiak:

Argazkiak: Aitor Aspuru eta Lekubatxe

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide