🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Atzo eman zioten hasiera 2024ko Kultura Asteari Luiaondon. Aiararrek astebetez jarduera mordoa izango dituzte herrian, 14 eragilerekin elkarlanean. Aiaratekak antolatu du egitasmoa, eta egunaren arabera sailkatu dituzte ekintzak.
Sormen eguna izango da gaur Luiaondon. Izan ere, egun bakoitzari izaera bat eman diote antolatzaileek
Esaterako, atzo, "Kirolaren eguna" izan zuten, ibilbide osasungarria, bolo jaurtiketa, eskupilota, krossfita tea jolas librearekin. Gaur, berriz, "Sormen eguna" izango da. Hala, Luiaondoko jaietako kartel lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa prestatu dute Otueta GIzarte Etxean 18:30ean, eta arratsaldean zehar (17:00-19:00) horma irudi kolaboratiboa egingo dute aniztasun eta berdintasunaren alde Dorrea Kalean. 19:30ean, berriz, Kaitiin Allenderen bakarrizketaren txanda izango da, Kaitin in the night emanaldiarekin. Era berean, haurrentzat tailerrak egongo dira, 17:00etatik 18:00etara.
Asteazkenean ingurumenak hartuko du protagonismoa, "Natura zure eskuetan " tailerrarekin, bizikleta sustatzeko zirkuitu batekin, eta "argindar faktura ulertu, energia aurrezteko" hitzaldiarekin.
Ostegunean, ostera, gastronomiak piztuko du saltsa. Umeek talo tailerra izango dute, eta helduek sagargalarena. Azkenik, ostiralean, Kultur Astearen amaiera "ospatuko" dute odol ematearekin, jaietako zapi margoketarekin, solstizio erritoekin, batukadarekin eta holihautsen festarekin. Gainera, DJ Km Musi ere egongo da kantxa estalian.