Ostiralean 8:00etan trafiko istripua gertatu zen Zuhatzan, A-3641 errepidean. Zehazki, kamioi batek gurpilak bide ertzean sartu zituen eta errepidetik atera zen. Ondorioz, gidaria Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, nahiz eta Ertzaintzak adierazi duen ez zuela zauri larririk.
Ibilgailuak errail baten zati handia okupatzen zuenez, Ertzaintza bertaratu zen trafikoa bideratzeko. Azkenean, behin-behineko semaforoak jarri zituzten. Gainera, beste kamioi batzuk lanean aritu ziren zama kentzeko eta gauean erretiratu zuten ibilgailua.
Aiarako Udalak eta Zuhatzako Administrazio Batzarrak eskatu diote Arabako Foru Aldundiari neurriak hartzeko horrelako ezbeharrak ekiditeko. Izan ere, azken hilbateetan antzeko istripua izan duen hirugarren kamioia izan omen da.