Aiara BTT Marathonek txirrindulariz bete du Ibaguen beste urte batez

Erredakzioa 2024ko eka. 25a, 15:03

90 boluntario baino gehiago aritu ziren antolakuntzan murgilduta, eta eskualdeko zenbait kirolari igo ziren podiumera. 

Aiara BTT Marathon lasterketa egin zen Ibaguengo zelaietan larunbatean. 112 kirolari aritu ziren norgehiagokan eta, ohikoan bezala, eskualdeko txirrindulariek zeresana eman zuten. Iñaki Isasi Flores lehena izan zen Arabako Txapelketako sailkapenean, eta Iñaki Carro Meabe bigarrena. Sailkapen orokorrean, aldiz, 7. eta 8. postuetan geratu ziren bi aiaraldearrak, hurrenez hurren. Baina Carro lehena geratu zen Master30 kategorian, eta Isasi Master40+ sailkapenean. Josu Isasi, aldiz, Master50+ kategorian gailendu zen. 

Antolatzaileak pozik azaldu dira ekimenak izandako harrerarekin, eta eskerrak eman dizkiete ekimenaren prestaketan aritu diren 90 boluntarioei eta babesletza eman duten enpresa zein instituzioei. 

Hemen ikusi daitezke podium guztiak, kategoriaz kategoria:

Orokorra

EMAKUMEAK:
  1. Cristina Rico
  2. Sheila Revuelta
  3. Arrate Astobiza
GIZONAK:
  1. Mathieu Ceresuela
  2. Unai Mateos
  3. Julen Zubero

Euskadi XCM Txapelketa

EMAKUMEAK:
  1. Cristina Rico
  2. Sheila Revuelta
  3. Arrate Astobiza
ELITE
  1. Unai Mateos
  2. Julen Zubero
  3. Iñigo Gomez
SUB23
  1. Unai Zurita
  2. Jokin Ascaray
  3. Beñat Fernández
MASTER30
  1. Iñaki Carro
  2. Borja Lafragua
  3. Alexander Olmos
MASTER40+:
  1. Iñaki Isasi
  2. Jonathan Larrañaga
  3. Unai Yus

Araba XCM Txapelketa

EMAKUMEAK:
  1. Sheila Revuelta
ELITE:
  1. Jon Uriarte
  2. Jon Balanzategi
  3. Jon Lainz
SUB23:
  1. Beñat Fernández
  2. Guzmán Grecco
MASTER30:
  1. Iñaki Carro
  2. Iker Martínez
  3. Jorge Arana
MASTER40+:
  1. Iñaki Flores
  2. Iban Martin
  3. Arkaitz Ugarte
MASTER 50+:
  1. Josu Isasi
  2. Mitxel de la Fuente

Argazkiak: Aiara BTT Marathon 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide