Aurkeztutako ehun bat ardoen artean, Aiarako Murga herrian kokatuta dagoen Txakoli Txikubin upategiko “13 Estrellas de Salazar Rose” txakoli apartsuak URREA irabazi du Madrilen eginiko Jatorrizko Deitura Txikien Lehiaketaren 8. edizioan.
Joan den ekainaren 21ean, ostirala, Madrilgo L 'Abbraccio jatetxeak Jatorrizko Deitura Txikien Lehiaketa Nazionalaren 8. edizioa hartu zuen. Lehiaketa horretara Espainiako Estatuko ardogintzako eskualde txikietako ardoak bakarrik aurkez daitezke. Topaketaren helburua da ardogintza eremu txikiago horietan egiten diren ardo handien balioa nabarmentzea eta, nolabait, edari horiek egiteko askotan erabiltzen diren barietate autoktonoak indartzen laguntzea, horrelako ekimenik gabe desagertzeko arriskua egon daitezkeelako.
"13 Estrellas de Salazar Rosé" Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltza barietateekin egindako "Rosé" aparduna da. XIII. mendean eraikitako Murga Dorrearen inguruan daude mahastiak.
Antolatzaileek lehiaketa honen arrakasta nabarmendu dute eta, pixkanaka, gero eta aintzatespen handiagoa duela sektoreko adituen artean. “Horrek balioa ematen die gure herrialdean ditugun ardogintza-eskualde txiki horietako ardoei, eta, kasu batzuetan, oso ezezagunak dira bai sektoreko profesionalentzat, bai azken kontsumitzailearentzat”, adierazi dute.