Goizeko hamaiketatik aurrera David eta Aitor trikitilariek girotu zuten herria, eta iluntzean kontzertuak nagusitu ziren Villanos del Silencio (Heroes del Silencio-ren tributua) eta The Karpy's taldeen emanaldiekin. Baisala taldearen dantzaldiarekin eta DJ Juanlurekin luzatu zuten parranda.
Argazkiak: Joseba Ganzedo