Luiaondoko Administrazio Batzarrak testua zabaldu du gaur jakinarazteko mobilizazioa deitu duela jaietan jazotako eraso matxista salatzeko. Tokiko erakundeak azpimarratu du horrelako giza eskubideen urraketek ez dutela tokirik eta babes osoa eskaini diote gertakaria jasan duen emakumeari.
Horrekin batera, elkarretaratzea egingo du elizako zelaian 19:00etan.
Bihar arte luzatuko dira jaiak. Indarkeria matxistaren kontrako aldarria amaituta, ospakizunek aurrera jarraituko dute, ondorengo egitarauarekin:
9:00 // Bingoa elizako zelaian
19:30 // Puro Relajo taldearen kontzertua
21:00// DJ Sospechosodespam
Bihar, aldiz, ekintza hauekin agurtuko dituzte jaiak:
12:00 // Andra Maria Maddalenen ohorezko meza
12:30 // Bermuta egiteko ordua, elizako zelaian
16:30 - 19:30 // Haur parkea zelaian
17:00-18:00 // Umeen bolo txapelketa, bolatokian
17:00 // Helduentzako igel txapelketa, elizako zelaian
20:00 // Txintxorta denontzat, elizako zelaian
22:00 // Dantzaldia Joselu Anayak taldearekin