EAJk gogor salatu du Aiarako Udaleko gobernu taldearen kudeaketa, kultura- eta kirol-dirulaguntzei dagokionez

Maider Ramirez Martin 2024ko ira. 5a, 10:10

Arespalditzako jaietan egindako mendi trail lasterketaren irudi bat. / Naia Vallejo Torres

Jeltzaleek salatu dutenez, dirulaguntzen deialdia apirilean argitaratu zen eta geroztik “ez da urrats gehigarririk eman deialdia ebazteko”. 

Aiarako EAJk oharra zabaldu du udalerriko kultura eta kirol elkarteen egoeraz ohartarazteko. Izan ere, azaldu dutenaren arabera, apirilaren 26an argitaratu zen ALHAOn elkarte horiek dirulaguntza eskatzeko deialdia, baina geroztik EH Bilduk eta Aiara Batuzek osatutako gobernu-taldeak “ez du erantzunik ezta informaziorik eman”. 

Gentza Alamillok, EAJko zinegotzi eta Aiarako alkate ohiak adierazi duenez, “gobernu-taldearen isiltasunak ziurgabetasun ekonomikoa sortzen ari dio gure udalerriko elkarte-sareari, funtsezko zutabea baita Aiarako kultura- eta kirol-bizitzarako".

Era berean, Alamillok argi utzi nahi izan du udalerriko elkarteek (berezko hitzarmena dutenek salbu) aurten beren jarduera aurrera eramateko “euro bakar bat” ere ez dutela izan, eta ziurtatu du dirulaguntza horiek irailean ebatzi ezean, lehenengo aldia izango dela egoera hori gertatzen dela.  

Hortaz, Aiarako EAJk “onartezintzat” jo du EH Bildu eta Aiara Batuzen “kudeaketa falta” eta salatu du kudeaketa horrek “ez dituela udalerriko elkarteak babestu”, baizik eta “egoera konprometituan utzi”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide