Zuhatzako errepidean egin nahi duen esku hartzeari buruz galdegin dio Aiarako Udalak Foru Aldundiari

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko ira. 20a, 10:48

A-3641 errepidean kamioi batek izandako istripua, artxiboko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Aiarako Udalak Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean gogorarazten dionez, Arabako Batzar Nagusiek mozio bat onartu zuten martxoaren 18an bide- azpiegiturak hobetzeko proiektuetan herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

Aiarako Udalak Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Departamentura jo du A-3641 errepidean, Zuhatza parean, zer jarduketa aurreikusten dituen jakiteko. Izan ere, ohar bidez zabaldu duenez, errepide horrek baserri ugari ditu ertzetan, eta gero eta ibilgailu gehiago mugitzen dira, bai autoak, bai kamioiak, bai bizikletaketa oinezkoak.

Oharrean azaltzen denaren arabera, "Zuhatzako kontzejuak eta Aiarako Udalak behin baino gehiagotan eskatu dute trafiko astuna errepide egokiagoetara bideratzea, orain arte neurririk hartu gabe".

Orain, Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren diputatuak aurreratu duenez, bide horretan esku hartzeko asmoa dago, baina izan ditzaketen ondorioak ikusita, "Aiarako Udalak informazioa eskatu du jarduera zertan datzan jakiteko eta ekarpenak aurkeztu ahal izateko".

Aiarako Udalak Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean gogorarazten dionez, "Arabako Batzar Nagusiek mozio bat onartu zuten martxoaren 18an bide-azpiegiturak hobetzeko proiektuetan herritarren parte-hartzea bultzatzeko". 

Aiarako Udalak gogorarazi du errepide horrek hainbat tokitan ez duela uzten bi garraio astun igarotzen, eta maiz garraio horiek behar baino azkarrago doazela, baimendutakoa baino azkarrago, eta horrek zaildu egiten duela bidean mantendu ahal izatea eta galtzada-irteerak ugariak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide