Sitgeseko fantasiazko zinemaren nazioarteko jaialdian estreinatuko dute Historias de Halloween filma. Urte hasieran grabatu zuten ikus-entzunezkoa Arabako hainbat tokitan, eta Kexaako monumentu multzoa erabili zuten eszenatoki moduan, besteak beste. Orain, Kataluniako jaialdiaren Panorama sailean proiektatuko dute emaitza, urriaren 11n eta 12an.
Ikusgai dago jadanik filmaren trailerra. Bertan agertzen dira Macarena Gomez, Christian Thomas eta Javier Botet aktoreak, besteak beste. Horrez gain, filmak beldurra, fantasia eta umorea uztartzen dituela ikus daiteke, arimen gauan girotutako hainbat istorio uztartuta.
Kiko Pradaren fikziozko lehen filma luzea da Historias de Halloween. Aurretik beste bi lan zuzendu ditu zinemagileak, baina dokumentalgintzaren esparruan.
Ez da asko itxaron beharko filma pantaila handian ikusteko, urriaren 31n iritsiko baita zinema areto komertzialetara, arimen gauan, hain zuzen.