Larunbat eta igandean, eguerdiko 12:00etan, Kexaako momumentu multzoan gordetako ondarea ikusi ahalko da. Argibideak jasotzeko eta erreserbak egiteko 945 101070 telefonoa edota reservas@kalearte.com emaila baliatu behar dira.
Urte bukaera bitarte aukera gehiago egongo dira bisita egiteko; urriaren 27an, azaroaren 1ean, 2an eta 3an, eta abenduaren 6an, 7an eta 8an, hain zuzen ere.
Bisitariek ondorengo elementuak ikusi ahalko dituzte:
- Multzoan sartzea. Erdiko patioa
- Adatseko Ama Birjinaren kapera
- Komentuaren barnealde pribatua:
• Komentuko klaustroa
• Komentuko bisita geletako bat (barrutik ikusita)
• Klaustroko lehen solairua
• Done Joan Bataiatzailearen eliza goi korutik
• Adatseko Andra Mariaren kaperaren korua - Dorrea
Monumentu multzoa Aiarako udalerrian dago, eta kultura ondasun izendatu zuten Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 26ko 53/2002 Dekretuaren bidez.
Apirilaren 12ko 78/2011 Dekretuaren bidez, Aiarako (Araba) Kexaako eraikin multzoa, monumentu multzo izendapenaz, kultura ondasun deklaratu zuen dekretua aldatzea onetsi zen, multzotik ezin bananduzkotzat jotzen diren ondasun higigarriak bertan sartzeko.
Bere balio historiko eta artistikoagatik, Euskal Herriko ondare zibil eta noblearen adibiderik onenetakoa da.
Arabako Foru Aldundiak 2022 urte amaieran erosi zion monumentu multzoa ordura arte eraikinaren jabea zen Dominiken Kongregazioari, 3,4 milioi euroren truke. Hori dela eta, Aldundiak Kexaako monumentu multzoa herritarrei zabaldu die.