Euskaraz eginez eragin lemapean, Aiarako Euskararen Asteburua antolatu dute Hogeitalau euskara elkarteak, Aiarako Udalak eta Arabako Foru Aldundiak urriaren 18tik 20ra.
Hiru egunetan antzerkia, bazkaria, tailerra, film proiekzioa eta ikuskizuna egongo dira. Horrez gain, Euskararen Ginkana 2024 lehiaketa ere abiatuko da asteburuan.
Urriak 18, ostirala
19:00 // Antzerki emanaldia: Patata minak rebolutzion. Luiaondoko Aretoan
Urriak 19, larunbata
14:30 // Babarrun jana (Helduek 12€ / 12 urte bete arte 6€). Izoriako Txokoan. Izen-ematea urriaren 17ra arte.
17:00 // Film proiekzioa eta solasaldi dinamizatua: Bizkarsoro pelikula.
Urriak 20, igandea (Igande arratsaldeak familian, Arespalditzako udaletxean)
17:00 // Umeentzako ikuskizuna: Sergius
18:00 // Askaria
18:30 // Eskulan tailerra