Familia giroa nagusitu da Aiarako Euskararen Asteburuan, haurrei bereziki bideratutako hainbat jardueren bidez.
Ostiralean Patata minak rebolutzion antzezlanarekin barre egiteko aukera egon zen, Ane Gebara eta Aitor Vinagreten eskutik. Larunbatean Bizkarsoro filma luzea proiektatu zuten, eta igandean haurrentzako ekintzak nagusitu ziren berriz, Sergius magoaren emanaldiarekin, askariarekin eta eskulan tailerrarekin.
Argazkiak: Aitziber Alava