Arabako Foru Aldundiak aste honetan berretsi du Erretes Lantenoko errotaren birgaitze proiektua diruz laguntzea, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko elementu txikiak kontserbatzeko eta zaharberritzeko esku hartzeak egiteko deialdiaren barruan. Hain zuzen, 3.190,91 euro ordainduko ditu Aldundiak guztira 4.985,80 euroko kostua izango duen lanean.
Guztira, hamabi proiektu lagunduko ditu foru erakundeak. Ekainean egin zuten deialdia, baina hautatutako proiektu batek uko egin dio aurrera egiteari eta, horren ordez, beste lauri bideratu die diru kopurua.
Horrela, Foru Aldundiak 155.000 euroko inbertsioa egingo du, baina tokiko erakundeek beste 87.187,5 eurokoa. Guztira, 242.187,5 euroko inbertsioa egingo da Arabako ondarea zaharberritzeko.