Zabalik dago dagoeneko XI. Aiarako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko epea. AEKO-k (Aiaraldeko Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) antolatu du ekimena, Aiarako Kuadrillaren babesarekin.
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute Kuadrillaren eremuan kokatuta dauden merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiek, baldin eta maila teknikoan baloratu daitekeen erakusleiho bat badute (barrukoa edo kanpokoa).
Izena emateko epea azaroaren 21ean amaituko da eta ondorengo tokietan egin ahalko da: udalerrietako merkatarien elkarteetan (AEME, Izan Amurrio eta APILL), Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoan (94 672 28 01) eta Zabaia Landa Garapenerako Agentzian.