Kultur sorkuntza Aiaraldean

Etxebarria Aita-seme Trikitilariek 'Bidean zuekin' diskoa kaleratu dute

Elene Abaroa Zorrozua 2024ko aza. 28a, 17:30

'Bidean zuekin' diskoaren azala. / Etxebarria Aita-seme trikitilariak

Bikotearen hirugarren lana da eta hainbat bertsio eta abesti propio bildu dituzte.

Etxebarria Aita-seme Trikitilariek Bidean zuekin izeneko diskoa argitaratu dute. Koldo eta Unai Etxebarria aita-semeek osatzen dute bikotea eta urteak daramatzate plazaz plaza trikitia eta panderoa jotzen.

Koldo Etxebarriak (1960) bere aitarekin eta aitonarekin ikasi zuen jotzen. Tekla-akordeoi batekin hasi zen trikitia eta pandroarekin batera, eta trikitia eta panderoaren formatu klasikoan jotzen amaitu du.

Unai Etxebarria (1993) hamaika urterekin hasi zen eszenatokietan aitarekin batera. Horrez gain, Atzekabe taldean ibili zen abeslari eta gitarjole moduan. 2019. urtean bakarkako ibilbidea abiatu zuen eta bi disko kaleratu zituen.

Ondoren, bere aitarekin jarraitu zuen plazaz plaza trikitia eta pandero bikotea osatuz. 2022. urtean kaleratu zuten lehen lana bikote moduan. 

Bidean zuekin beraien hirugarren lana da. 10 abestiz osatutako diskoa da eta, adierazi dutenez, “zenbait sorpresa” ditu. Bertsioak eta abesti propioak entzun ahal dira, esaterako Life is life, Otra noche, Corazón de neón eta El rey abestien bertsioak. Trikitia eta panderoa dira instrumentu nagusiak.

Disko honetan “euskal estiloari” eutsi diote. Hala ere, rantxerak, rock doinuak eta baladak ere entzun ahal dira, besteak beste.

Gaur kaleratu dute lana sareetan Bai ta bai abestiaren bideokliparekin batera. Diskoa Durangoko azokan egongo da eskuragarri. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide