Gaur eguerdian kamioi bat A-3641 errepideko ertzean harrapatuta geratu da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, aseguruak kendu behar du bidetik garabiarekin eta bitartean agenteek bideratuko dute trafikoa. Poliziak ez du zaurituren berririk eman.
Errepideak Okondo eta Aiara lotzen du, Zuhatza zeharkatuta eta aipatzekoa da bideak desadostasunak sortzen dituela bi Udalen artean. Izan ere, Okondoren ustez errepidea zabaldu behar da eta Aiarako udal gobernu taldeak, aldiz, aldarrikatzen du kamioiek ez erabiltzea azpiegitura hori, baserrien artean igarotzen baita.