Umeentzako Gabonetako eskulan tailer berezia antolatu du Aiarako Hogeitalau euskara elkarteak. Luiaondoko zentro sozialean izango da 17:00etan. Aiaran erroldaturik dauden 3-12 urte bitarteko umeentzako izango da. 50 umerentzako tokia eskainiko dute eta aldez aurretik eman beharko da izena esteka honetan. Gaur da horretarako azken eguna. Ekintzara umeak guraso edo tutorearekin joan beharko dira. Tailerraren ondoren askaria egongo da parte hartzen duten umeentzat.
Horrez gain, abenduaren 29an Gabonetako marrazki, postal, komiki eta ipuin lehiaketaren sari banaketa antolatu dute, Luiaondoko zentro sozialean 17:00etan. Ondoren, "Musika familian" ipuin musikatu saioa egongo da.