EAJk gardentasun falta leporatu dio EH Bilduk eta Aiara Batuzek osatzen duten udal gobernu taldeari

Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 15:00

Gentza Alamillo EAJren ekitaldi publiko batean. / Aiaraldea.eus

Jeltzaleek kritikatu dute Aiarako Udaleko arduradunek herritarren kontrolerako eta ezagutzarako funtsezko informazioa argitaratu gabe utzi dutela.

Aiarako EAJk prentsa oharra plazaratu du udal gobernu taldeari gardentasun falta leporatzeko bere jardueran. "Onartezina da, urtea amaitzear dagoela, herritarrek baliabide publikoak nola kudeatzen ari diren eta osoko bilkuran hartutako erabakiak zein diren jakiteko funtsezko informazioa eskuratu ezin izatea", adierazi dute.

Gentza Alamillo udal taldeko bozeramaileak honakoa aipatu du: "2023ko kontu orokorra argitaratu gabe dago oraindik, osoko bilkuretako aktak urtarrilaz geroztik eguneratu gabe daude, eta hirugarren eta laugarren hiruhilekoetako fakturen zerrenda ez dago eta ez da espero. Gainera, 2024ko udal aurrekontuak, berandu onartutakoak, argitaratu gabe jarraitzen du udal webgunean, eta aurreko urteetakoak, 2015etik eta EAJ-PNVren alkatetzapean, eskuragarri daude".

Horregatik guztiagatik, EAJk EH Bilduri eta Aiara Batuzi eskatu die gardentasunaren ataria lehenbailehen eguneratzeko. Horren harira, Alamillok honakoa iritzi du: "Gobernu arduratsu batek bere lanaren kontuak eman behar ditu eta herritarrek informazio guztia eskura izatea bermatu behar du, baina Aiaran guztiz kontrakoa gertatzen ari da: blokeo informatibo kezkagarri bat, Gobernu taldearen planifikazio eta antolaketa falta erakusten duena".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide