Larunbatean egun osoko egitaraua prestatu zuten izoriarrek jaien inguruan eta jende ugarik parte hartu zuen ospakizunean. Goizean Babioko herri harresituaren ikerketen berri jaso zuten, gero herri bazkaria heldu zen eta arratsaldea igel toka txapelketarekin bete zuten. Azkenik, dantzaldiak bete zuen herriko txokoa.
Datorren larunbatean bigarren txanparen txanda izango da eta egitarau luzea antolatu dute horretarako.
Argazkiak: Izoriako Administrazio Batzarra