Sua izeneko txakur baten bila ari dira urtarrilaren 5etik. Izan ere, Errege egunean jaurti zituzten petardoek izutu zuten eta horren ondorioz aldendu zen etxetik.
Jabeek azaldu dute animalia oso ona dela eta Arespalditza eta Olabezar artean galdu ziotela pista. Norbaitek informazioa badu Suaren inguruan, 616 879 651 telefono zenbakiarekin jar daiteke harremanetan.
