Arabako Foru Aldundiak bihar ekingo dio Añesetik Gorobelera doan bide tartean porlana jartzeari. Hain zuzen, herriko bidegurutzetik jadanik zementua dagoen tartea estaliko dute zementuarekin.
50.000 euro inguruko inbertsioa egingo du erakunde foralak eta Udalak aipatu du otsoen erasoak izan direla arrazoietako bat esku-hartzea egiteko. Azpiegitura hobetuta, artzainek errazago igo ahal izango dute Salbadara.
Berez, iaz iragarri zituzten obrak, baina gaur egikarituko dute kofratua eta bihar hasiko dira materiala botatzen. Bihar eta hurrengo bi egunetan, gutxienez, ezingo da bidea erabili, porlana lehortu arte.