Oscar Olabarrieta eta Bea Isasi txapeldun Udaberriko bola-joko txapelketan

Erredakzioa 2025eko otsailaren 17a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Hiru asteburuz luzatu da txapelketa, eta Beotegin eta Kexaan egin dituzte finalak. 

Oraindik neguan gauden arren, Udaberriko bola-joko txapelketa antolatu du Aiara Bolatoki Taldeak. Hiru asteburutan egin dituzte jaurtiketak, eta larunbat eta igande honetan egin dituzte finalak, Beotegin eta Kexaan, hurrenez hurren. 

Oscar Olabarrieta eta Bea Isasi izan dira garaileak, baina sari gehiago banatu dituzte antolatzaileek parte hartzaileen artean.

Hurrengo erronka, Arabako Txapelketa

Atsedenerako tarte gutxi izango dute Aiaraldeko bolariek. Izan ere, datorren asteburuan hasiko da Arabako Bolatoki Txapelketa, apirilaren 13ra arte luzatuko dena. Aurtengo zita berezia izango da gainera, 50 urte beteko baititu probak. 

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOEN KATEGORIA:
  • Bea Isasi: 433 puntu
  • Estrella Alonso: 429 puntu
  • Bego Perez: 406 puntu
  • Gurutze Badillo: 383 puntu
  • Ruth Martinez: 383 puntu
  • Nekane Barros: 370 puntu
GIZONEZKOEN KATEGORIA:
  • Oscar Olabarrieta: 461 puntu
  • Bernardo Barcena: 441 puntu
  • Asier Martin: 437 puntu
  • Iñaki Molinuevo: 432 puntu
  • Joseba Miras: 430 puntu
  • J.L. Sanchez: 430 puntu
  • Raul Beaskoetxea: 430 puntu
  • Iñaki Aretxaga: 428 puntu
  • J.A. Pedruzo: 427 puntu
  • Txomin Vallejo: 426 puntu
  • Witi: 425 puntu
  • Alberto Lopez: 424 puntu
  • Aitor Padrilla: 424 puntu
  • Gartzen Padrilla: 422 puntu
  • Carlos Llano: 419 puntu
  • Asier Petralanda: 419 puntu
  • Asier Herran: 418 puntu
  • Aitor Saez: 417 puntu
  • Unai Torrealdai: 416 puntu
  • Benedicto Urkijo: 415 puntu
  • Javi Martin: 387 puntu

Argazkiak: Aiara Bolatoki Taldea eta Arabako Kontzejuen Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide