Aurrekontuak Garapen Jasangarriko Helburuekin lotzeko eskatu dio EAJk Aiarako Udal Gobernuari

Txabi Alvarado Bañares 2025ko mar. 24a, 06:30

Gentza Alamillo zinegotzi jeltzalea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Jeltzaleek uste dute “urte bat alferrik galdu” dela Aiaran, Udal Gobernuak ez dituelako "Eudelek eta Eusko Jaurlaritzak garatutako tresnak eta metodologiak baliatu. 

Udal aurrekontuak Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat etortzea nahi du Aiarako EAJk, eta hala eskatu zion udal gobernuari iragan osteguneko plenoan. Jeltzaleek salatu dute EH Bildu eta Aiara Batuzek ez dituztela burutu 2030 Agenda Planari lotutako ekintzak, 2023ko udal aurrekontuetan “horretarako diru-partida bat prestatu bazen ere”. 

Horren aurrean, jeltzaleek aldarrikatu dute aurrekontuak ez direla “diru-sarreren eta gastuen taula bat” soilik, “tresna nagusia” direlako politika publikoak planifikatzeko eta garatzeko. Horregatik uste dute “ezinbestekoa” dela “ikuspegi transbertsal eta dimentsioaniztuna” sartzea.

Hori dela eta, EAJk iritzi du beharrezkoa dela Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egitea, eta nabarmendu du EAEko hainbat udal jarri direla dagoeneko “norabide horretan lanean”, Eudelek eta Eusko Jaurlaritzak sortutako “tresna-kutxa” baliatuta. Aiaran, aldiz, “urte bat alferrik galdu” dela uste du opozisioko taldeak, udal gobernuak ez duelako “inolako asmorik erakutsi” irizpide horiek barneratzeko.  

Jeltzaleen aburuz, helburu horiekin lerrokatzea bada “erantzukizun politiko eta sozialeko” afera, “erretorikatik haratago doana eta ekintza zehatzetan gauzatu behar dena”. Horregatik, Eudelek eta Eusko Jaurlaritzak garatutako tresnak eta metodologiak “berehala” hartzea eskatu diote Udal Gobernuari, modu horretan bermatuko delako “euro publiko bakoitzak herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duela”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide