Aiarako San Prudentzio Jaiak ospatuko dituzte apirilaren amaieran eta musikak, nola ez, protagonismo handia izango du. Etxebarria Aita-semeek, Kresala, Gautegun eta Gauargi erromeriek, DJ Blessivek, Roberto Urrutia mariatxiak eta Patxi Perezek adin eta gustu anitzeko herritarrak asetzeko aukera emango dute lau egunez.
Horrez gain, zenbait berrikuntza erantsi dizkiote ohiko egitarauari. Adibidez, xake txapelketa egongo da igandean eta, ez dira faltako ezta haurrentzako edota kirolarientzako jarduerak ere.
Apirilak 25, ostirala
18:45 // Pregoia
19:00 // Txupinazoa
20:00 // Trikitia Etxebarria Aita-semeekin
22:00 // Kresala erromeria
02:00 // DJ Blessive
Apirilak 26, larunbata
11:00 // Jesus Isasi Memoriala, txirrindula lasterteka
11:30-14:00 // Euskal Jai Txikia eta txapak egiteko tailerra
16:00 // Disko festa
22:00 // Gautegun erromeria
Apirilak 27, igandea
11:00 // Xake txapelketa
12:00 // Emakumezkoen herri kirola
12:00 // Bola jokoa Kexaan
13:00 // Meza Bleibet abesbatzarekin
14:30 // Nagusientzako herri bazkaria eta dantzaldia
18:00 // Bola jokoa Kexaan
20:00 // Roberto Urrutia mariatxia
22:00 // Gauargi erromeria
Apirilak 28, astelehena
10:00 // Baserritar azoka
12:00 // Danborrada
19:00 // Patxi Perez
20:00 // Odoloste jana