Aiarako EAJk oharra zabaldu du salatzeko Aiarako Jolas Txokoen zerbitzuaren kontratazioa ez dela oraindik egin. Jeltzaleen iritziz, atzerapena dela eta, oso litekeena da ekimena ez egitea hastear dauden oporretan.
"Udal programa hau Aste Santuan, udan eta Gabonetan eskaintzen da, eta funtsezko baliabidea da udalerriko familia asko uztartzeko eta 3 eta 12 urte bitarteko haurren artean euskara sustatzeko", adierazi dute.
Oposizioko alderdiaren hitzetan, "EH Bildu eta Aiara Batuzeko gobernu-taldeak berandu ekin dio kontratazio-prozesuari, eta, ondorioz, ezinezkoa da, ia ziurtasun osoz, aurreikusitako egunetan egin ahal izatea".
Hala kritikatu du Gentza Alamillo udal talde jeltzaleko bozeramaileak: "Onartezina da gure haurren kontziliaziorako eta aisialdi hezitzailerako hain garrantzitsua den zerbitzu bat gobernu taldearen planifikazio faltagatik eskaini ezin izatea. Jakin nahi dugu zer gertatu den eta zer irtenbide planteatuko diren zerbitzu hori Aste Santuan eman ahal izateko".
Hori dela eta, gaur bertan Udalean egingo den batzordean galdetuko dute horri buruz eta beharrezko neurriak aplikatzea exijituko dute.