Bea Isasi eta Oscar Olabarrieta gailendu dira Arabako Bolatoki Txapelketan

Erredakzioa 2025ko api. 13a, 11:00

Aiaraldea Komunikabideak zuzenean eman du final osoa Kexaako bolatokitik. 

Gaur goizean ebatzi da Arabako Bolatoki Txapelketaren 50. edizioa. Bea Isasi eta Oscar Olabarrietak jantzi dute txapela, baina beste hainbat sari ere banatu dituzte. Atzo eta gaur egin dira azken jaurtiketak Kexaan eta Beotegin, eta Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa eskaini du. 

Goian ikusi daiteke gaurko saioa, eta hemen behean atzokoa:

Gaurko klasifikazioekin, 15 gizon eta 3 emakume sailkatu dira maiatzean Donostin egingo den Euskadiko Txapelketarako

Emakumezkoen kategoria

  1. Bea Isasi: 713 puntu
  2. Estrella Alonso: 684 puntu
  3. Bego Perez: 683 puntu
  4. Gurutze Badillo: 637 puntu (Euskadiko Txapelketarako ordezkoa)

Gizonezkoen kategoria

  1. Oscar Olabarrieta: 783 puntu
  2. Aitor Parrilla: 778 puntu
  3. Joseba Miras: 772 puntu
  4. Aitor Saez: 763 puntu
  5. Javi Gordon: 761 puntu
  6. Carlos Olabarrieta: 741 puntu
  7. Alberto Lopez: 739 puntu
  8. Txaber Gandarias: 738 puntu
  9. Jose Luis Sanchez: 737 puntu
  10. Jose Leon: 737 puntu
  11. Jorge Leon: 736 puntu
  12. Adrian Del Rio: 733 puntu
  13. Raul Beaskoetxea: 729 puntu
  14. Carlos Yuste: 727 puntu
  15. Asier Martin: 725 puntu
  16. Aketz Moral: 722 puntu (Euskadiko Txapelketarako ordezkoa)
  17. Jorge Alesanco: 720 puntu (Euskadiko Txapelketarako ordezkoa)

Horrez gain, sariak eman dizkiete baita txapelketako jardunaldi bakoitzean puntuaketa oparoak lortu dituztenei:

  • Luiaondo: Joseba Miras (81 puntu)
  • San Juan: Aitor Parrilla (81 puntu)
  • Gardea: Jose Leon (82 puntu)
  • Okondo: Nekane Barros (88 puntu)
  • Urduña: Joseba Marias (84 puntu)
  • Tertanga: Jose Luis Sanchez (86 puntu)
  • San Roque A: Carlos Yuste (83 puntu)
  • San Roque B: Bea Isasi (82 puntu)
  • Beotegi: Joseba Miras (77 puntu)
  • Kexaa: Txaber Gandarias (85 puntu)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide