IKER LARRAZABAL

"Ez nuen espero Altunaren kontra irabaztea, txapelduna da eta"

Aitor Aspuru Saez 2025ko api. 14a, 08:30

Iker Larrazabal pilotaria atzoko norgehiagokan. / Baiko

Iker Larrazabal oso pozik dago, atzo 22-14 irabazi baitzion Buruz Buruko Txapelketako egungo txapeldunari, Altuna III amezketarrari, alegia.

Eskupilotaren mundua Iker Larrazabalari begira dago gaur. Izan ere, olabezarrak ezustekoa eman zuen atzo eta nagusitasunez gailendu zen Jokin Altunaren kontra buruz burukoan. Eibarko Astelena pilotalekuan Altuna III txapela defendatzera atera zen eta ondo hasi zuen partida, 5-1 jarrita markagailua.

Edonola ere, Larrazabalek bere bitarteko guztiak baliatu zituen eta, berdindu ez ezik, 11. puntutik aurrera abantaila handitzen joan zen, 22-14 amaitu arte.

Aiaraldea Komunikabideari egindako adierazpenetan, Larrazabalek ez zuen bere alaitasuna ezkutatu: "Oso pozik nago. Ez nuen espero txapeldunaren kontra irabaztea eta partida oso zaila izan da".

Olabezarrak uste du buruz burukoan asko hobetu duela eta bere itxaropena da horrela egiten jarraitzea eta hurrengo norgehiagokan ere garaipena eskuratzea.

Ezkurdiari ere irabazi zion

Dena den, atzoko lorpena ez zen nolanahi etorri. Buruz Buruko Txapelketako final-laudenetako ligaxkan lehiatzeko erraldoi bat menperatu behar izan zuen Larrazabalek lehenago eta apirilaren 4an Joseba Ezkurdia kanporatu zuen.

Olabezarrak oroitzen du ez zela erronka makala izan: "Partida izugarri zaila izan zen eta asko kostatu zaitzaidan". Horren isla da markagailuak jasotako emaitza norgehiagokaren amaieran: 22-21.

Gauzak horrela, Iker Larrazabalen izenak distira berria irabazi du azken asteetan, Buruz Buruko eta Bikoteko txapelketetako onenei eta Aspe enpresako ikurrei irabazi baitie (aiararrak Baikorako jokatzen du).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide