Ostiral zein larunbatean egongo da Aiarako jaietara joateko autobus zerbitzua, doan eta aurretik izena eman behar gabe

Txabi Alvarado Bañares 2025ko api. 23a, 09:01

Ostiral honetan hasiko dira jaiak. / Aiaraldea.eus

Ostiraletik astelehenera luzatuko dira Aiarako jaiak, urteroko eskema jarraituta. 

Dena dago prest Aiarako jaiei hasiera emateko. Ostiraletik astelehenera luzatuko da egitaraua eta, urtero bezala, Arespalditzara autobusez joateko aukera eskainiko du Udalak, doako zerbitzuaren bidez. 

Artziniega, Laudio eta Amurriotik izango dira irteera bi egunetan, 20:30, 21:15 eta 22:00etan, hurrenez hurren. Hala ere, Lanteno, Menagari, Ibaguen, Luiaondo eta Murgan ere egingo dituzte geldialdiak. Itzulera, aldiz, 4:00etan izango da artziniegarrentzat, 4:45ean amurrioarrentzat eta 6:30ean laudioarrentzat. 

Hemen beheko kartelean ikusi daitezke ordutegi eta ibilbide zehatzak:

EGITARAU OSOA

Apirilak 25, ostirala

18:45 // Pregoia
19:00 // Txupinazoa
19:00 // Euskal dantzak Aiara Dantza Taldearekin
20:00 // Trikitia Etxebarria Aita-semeekin
22:00 // Kresala erromeria
02:00 // DJ Blessive

Apirilak 26, larunbata

11:00 // Jesus Isasi Memoriala, txirrindula lasterketa
11:30-14:00 // Euskal Jai Txikia eta txapak egiteko tailerra
16:00 // Disko festa
22:00 // Gautegun erromeria

Apirilak 27, igandea

10:00 // Xake txapelketa
12:00 // Emakumezkoen herri kirola
12:00 // Bola jokoa Kexaan
13:00 // Meza Bleibet abesbatzarekin
14:30 // Nagusientzako herri bazkaria
18:00 // Bola jokoa Kexaan
20:00 // Roberto Urrutia mariatxia
22:00 // Gauargi erromeria

Apirilak 28, astelehena

10:00 // Baserritar azoka
12:00 // Danborrada
12:30 // Prontxi barraskiloa margotzeko tailerra
19:00 // Patxi Perez
20:00 // Odoloste jana

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide