Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna da, genero identitatearen oinarritutako edozein bazterkeria salatzeko. Horri lotuta, Aiarako Udalak ekimena abiatu du herritarrek bat egin dezaten berdintasun eta askatasun aldarrikapen horrekin.
Zehazki, tokiko erakundeak "Aiara libre eta harro" lema serigrafiatua duten LGTBIQ+ ikurrak banatuko ditu Arespalditzako eta Luiaondoko udal bulegoetan, maiatzaren 12an, 13an, 14an eta 16an, goizeko ordutegian.
Aiararrei eskatuko diete maiatzaren 17an ikur horiek ikusgai egotea etxebizitzen leiho edota balkoietan.
Horraz gain, Zinegoak LGTBIQ+ zinema jaialdiaren emanaldi bat egongo da egun horretan Menagaraiko eskola zaharrean 17:30ean.