Aiarako udal gobernu taldeak hiru milioi euroko aurrekontu proposamena aurkeztu du

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 13a

Ekainean onartu nahi dituzte aurrekontuak udalbatzan. / Aiaraldea.eus

Aiara Batuzen eta herritarren iradokizunak jaso ditu udal gobernuak, eta EAJk egin ditzazkeen proposamenak ere aintzat hartzeko prestutasuna adierazi du. Ekainean onartzea aurreikusi dute.

Aiarako udal gobernu taldeak Ogasun Batzordean aurkeztu berri du 2025eko aurrekontuen zirriborroa. Izan ere, EH Bilduren helburua da ekainean indarrean sartzea eta, hori errazteko, EAJk izan ditzakeen ideiak lantzeko prest dago.

Guztira, hiru milioi euro baino gehiago baliatzea aurreikusi dute eta Aiara Batuzen zein parte hartzerako prozesuan herritarrek egindako ekarpenak ere islatu dituzte. Pruden Otegi alkateak balioan jarri ditu, bereziki, aiararrek egindako iradokizunak. Horien artean daude Arespalditza eta Ibaguengo igerilekuen arteko bidea konpontzeko proiektua, 20.000 eurokoa.

Beste 25.000 euro kalistenia parke bat sortzeko erabiliko dira, eta beste 3.000 euro Luiaondoko tren geltokiko aparkalekua handitzeko azterlanerako.

Partidarik handiena, 60.500 eurokoa, Etxaurren Ikastolako jolastokia klima aldaketara egokitzeko erabiliko da.

Halaber, Udalak azpimarratu du handitu egin duela Aranzadiren partida. Izan ere, aurten ere indusketak egingo dituzte Babion.

Udalerrian energia berriztagarriak ezartzeko aukerak aztertuko ditu ikerketa baten bidez eta 36.000 euro gehiago gordeko dituzte amiantoak duen presentziari buruzko inbentarioa egiteko.

Gainera, administrazio-batzarretarako partida 140.000 eurora iritsiko da, eta euskara eta berdintasuna sustatzeko partidak ere handituko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide