Añeseko herria bisitatzeko eta gozatzeko aukera emango dute asteburu honetan, adin guztientzako egitarauarekin. Arratsaldeko seietan abiatuko dituzte ospakizunak, kanpai hotsekin eta suziri jaurtiketarekin, eta ordu erdi beranduago gaztelu puzgarriak egongo dira erabilgarri.
19:00etan haurrentzako makillajea eskainiko dute eta 21:00etan bingo musikatua. Amaitzeko, Gauargi erromeriak emango du dantzatzeko aukera, eta txosna ere jarriko dute.
Igandea
Iganderako ere jarduerak proposatuko dituzte. Gaztelu puzgarriak egongo dira berriro eta 12:00etan meza. 13:00etan amaituko dira jaiak luntxarekin.