Minbizia duten adingabeak laguntzeko afari solidarioa egingo dute Kexaan

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 28a

Afaria, artea eta musika elkartuko ditu ekimenak. / Arcos de Quejana jatetxea

Aspanovas elkarteak antolatu du ekimena eta afariaz gain, arteaz eta musikaz gozatzeko aukera ere egongo da.

Afari solidarioa antolatu du Aspanovas elkarteak larunbat honetan, hilaren 31n, Arcos de Quejana jatetxean. Bildutako dirua Bizkaian minbizia duten haur eta nerabeen familientzako lehen Arreta Integraleko Espazioa sortzera bideratuko dute.

Sortze bidean dagoen baliabide berri hau laguntza gune bat izan nahi du minbizia duten haurrentzat eta haien familientzat. Bertan, laguntza fisiko eta emozionala eskainiko zaie, baita aholkularitza espezializatua ere.

Izan ere, elkarteak azaldu duenez, Bizkaian 60 familia baino gehiago dira egoera horretan daudenak, eta mediku-arretaz gain, bestelako bidelaguntza bat ere behar izaten dute bizitzako gainontzeko esparruetan.

Larunbateko hitzordua 20:00etan abiatuko da, eta mahaian eseri aurretik, 26 artisten obrak biltzen dituen La Robleda de los Sueños erakusketa bisitatzeko aukera egongo da Sonia García komisarioaren eskutik. Afaria, 60 euroko prezioan, 21:00tan izango da, eta Iñaki Basaberen kantek girotuko dute gaua.

Erreserba egin nahi izanez gero, 945 39 93 20 telefono zenbakiarekin edo info@arcosdequejana.com helbidearekin jar daiteke harremanetan. Gainera, proiektua ekonomikoki lagundu baina afarira ez bertaratzeko aukera ere badago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide