EAJk Aiarako udalbatza utzi zuen atzo, trataera baztertzailea pairatzen duela argudiatuta

Erredakzioa 2025eko ekainaren 20a

Aiarako udalbatza aretoko eserlekuak hutsik. / EAJ

Jeltzaleak erregu eta galderen txandan joan ziren udalbatza aretotik, protesta moduan.

Aiarako EAJko zinegotziek udalbatza aretoa utzi zuten atzo erregu eta galderen txandaren ondoren. Jeltzaleek adierazi dute legealdi osoan EH Bilduk ez diela modu formalean erantzun (hau da, idatziz) euren galdera edo ekarpenei.

"Aurreko astean erantzun bakarra jaso genuen idatziz, baina ez benetan erantzunez galdetzen genuenari. Hala ere, Aiara Batuzekin Gobernu akordioa hautsi ondoren, EH Bilduk argi eta garbi erantzun dio talde politiko horren galdera bati. Tratu-desberdintasuna agerikoa eta guztiz justifikaezina da", aipatu du Gentza Alamillo taldeko bozeramaileak.

Horren aurrean, jeltzaleek aldarrikatu dute tratu baztertzailea jasotzen dutela eta ez dela onargarria, herritar kopuru handia ordezkatzen baitute. "Ez dugu pribilegiorik eskatzen, baina beste talde batzuekin izaten ari den errespetu instituzional bera eskatzen dugu", erantsi du Alamillok.

Udalbatza uztearen erabakia, azaldu dutenez, ez da arinki hartua izan, eta salaketa politikoa egiteko baliatu dute. Horren helburua da EH Bilduk jarrera aldatzea EAJri dagokionez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide