Hiru milioi euroko udal aurrekontua onartu dute EH Bilduk eta Aiara Batuzek

Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 16:00

Osteguneko udalbatzan onartu zuten aurrekontuen azken izapidetze urratsa. / Aiaraldea.eus

Aiara Batuzen eta herritarren ekarpenak txertatu dituela azaldu du Udal gobernu taldeak.

Aiarako Udalak ostegunean onartu zituen 2025eko aurrekontuak eta hiru milioi euro izango ditu bere jarduera finantzatzeko. EH Bilduko gobernu taldeak argitu duenez, Aiara Batuzen babesa izan du horretarako eta bere iradokizunak eta apirilean udalerrian burutu zen parte-hartze prozesuan jasotako proposamenak ere txertatu dituzte.

Aurrekontuak ahalbidetuko dituen egitasmoen artean, honako hauek nabarmendu ditu EH Bilduk: Ibaguengo kirol-pista egokitzea, udaletxeko ekitaldi-aretoaren egokitzapen akustikoa erabilera anitzeko areto gisa erabiltzeko, Arespalditzako parkeko anfiteatroa egokitzea eta Luiandoko pista estalia ixtea.

Partida handiena, 60.500 eurokoa, Etxaurren Ikastolako jolastokia berdatzeko erabiliko dute. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazteko ere 32.000 euroko inbertsioa egin beharko dute.

Herritarren partaidetza

Aiararren parte hartzerako prozesuaren bitartez, ordea, hurrengo proiektuak jarri dituzte balioan: Arespalditza eta Ibaguen arteko oinezkoentzako bidea egokitzeko proiektua idaztea (20.000 euro), Udaletxe zaharraren eraikina birgaitzeko proiektuan inbertitzea (80.000 euro), eta amiantoak udalerrian duen presentziari buruzko inbentarioa egitea (36.000 euro). 

Azkenik, Udalak azpimarratu du obra eta inbertsioei dagokienez, 70.000 euro gorde zaizkiela administrazio-batzarrei obretarako. Horrez gain, euskara eta berdintasuna sustatzeko partidak handitu dituzte, bai eta abeltzaintza eta nekazaritza sustatzekoak ere. 35.000 euro bideratuko dituzte horretara guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide