Arespalditzako herrigunean oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa arautzen duen semaforoak duela hilabete bat baino gehiago ez duela funtzionatzen.
Aintzat hartuta herriak hartzen duen mugimendua, arazoa ez da oharkabean pasa. Aiarako Udala duela hilabete jarri zen harremanetan Arabako Foru Aldundiarekin gabezia hori bete dezan.
Foru erakundeak bere gain hartu du arazoa konpontzea, baina Udalari jakinarazi dio oraindik pieza baten zain dagoela, gailua berriro abian jartzeko.