Izoriako kolektorearen proiektua eta obrak kontratatzea onartu du Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak. 707.958,26 euro bideratuko dituzte zeregin horretara, eta kontratua lortzen duen enpresak sei hilabeteko epea izango du egitasmoa burutzeko.
Azpigitura horren bidez, Izoriako hondakin ura Markixanako araztegi berrira (oraindik eraikitze fasean dagoena) bideratuko dituzte, bertan tratatzeko.
Azaldu dutenez, obrek 48 metroko luzera duen tinkatze bat egitea ekarriko dute A-624 errepidearen azpian, "lanek iraun bitartean trafikoari ez eragiteko".