Andra Mari Zuriaren jaia ospatu zuten Lantenoko bizilagunek iragan abuztuaren 6an. Ikurrina altxatuz ekin zieten ospakizunei, eta jarraian azken urteetan berreskuratutako aurresku tradizionala dantzatu zuten.
Bertako elizako zelaian elkartu ziren dozenaka bizilagun egun osoko jarduerez gozatzeko: bazkaria, puzgarriak, txapela jaurtiketa, Etxebarria aita-seme trikitilarien musika emanaldia... Iluntzean txokolate jana egin zuten, eta ordu txikiak arte luzatu zuten festa-giroa zozketa eta musika jartzaileari esker.
Argazkiak: Lantenoko Jai Batzordea