Auto batek kamioi baten kontra jo du Izoriako bidegurutzean, 17:50ak aldera. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak azaldu du bi gazte zauritu direla eta bat Gurutzetako ospitalera eraman dutela. Edonola ere, poliziak aipatu du ez dirudiela zauri larriak dituztenik. Albistea argitaratu denean agenteek ez zekiten bigarren gaztea ospitaleratuko zuten edo ez.
Osasun zerbitzuekin batera, Ertzaintza eta Babes Zibila ere bertaratu dira istripua gertatu den tokira eta trafikoa bideratzen ari dira, ibilgailuak han baitaude oraindik.
