Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Luiaondon, bizilagunak balinezko edo aire konprimituzko pistola moduko batekin mehatxatzea egotzita. Poliziak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, atxilotuak zenbait tiro egin ditu etxebizitza bateko leihotik, baina ez du inor zauritu.
Poliziak ez du zehazterik izan zehazki zer pistola mota baliatu duen, hori aztertzen ari dira.
17:20ak aldera jazo da gertaera. Hainbat polizia patruila bertaratu dira, eta trafikoa eten dute denbora tarte batez. Horrez gain, Bizkor unitate azkarreko agenteak ere bertaratu dira, tiroketak daudenean dagoen protokoloa jarraituta.
