Aiarateka elkarteak ikasturte berria inauguratuko du larunbatean 10:30ean ibilaldi eta jarduera berezi batekin. Asteburu Ludikoak ekimenaren barruan, 2,5 kilometroko paseoa egingo dute, Arespalditzako gizarte etxetik Izoriaraino, hain zuzen.
Behin hori eginda, hamaiketakoa egongo da umeentzat eta gero gatz koloredunen poteak prestatuko dituzte.
Taldeko bazkideek ez dute ezer ordaindu beharko eta besteek bi euroko ekarpena egingo dute parte hartzeko. Aurretik izena eman beharra dago 688 783 667 telefono zenbakian.
Begiraleen bila
Halaber, Etxaurren Ikastolako Guraso Elkarteak deialdia zabaldu du begiraleen lan poltsa osatzeko. Eskolaz kanpoko ekintzak bideratu beharko dituzte hezitzaileek (kirola, dantza, artea...) eta interesdunek euren curriculuma bidali dezakete eigeetxaurren.eskolazkanpokoak@gmail.com helbide elektronikora.