Desokupazio enpresa bat (Desokupaciónlegal.com gisa izendatutakoa) bertaratu da gaur Luiaondora, etxe bat legez kanpo husteko asmoarekin.
Aiaraldea Komunikabideko kazetari bat bertaratu da gertaeraren berri ematera. Irudiak grabatzen zegoela, desokupazio enpresako kideek mugikorra bota, eskua zapaldu eta mehatxuak egin dizkiote. Kazetariak enpresako kideak salatu ditu Laudioko komisaldegian gertaera horregatik.
Ertzaintza eta Laudioko Udaltzaingoa bertaratu dira tokira. Aiaraldea Komunikabidea Ertzaintzarekin jarri da harremanetan gaiaz galdetzeko. Poliziak baieztatu du desokupazio enpresa bat egon dela Luiaondon, baina gaineratu du operazioak irekita jarraitzen duela eta ezin dutela informazio gehiago eman.
